2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

03 TUTORETZA: POPPLET

03TUTORETZA: POPPLET

Kaixo lagunak!

Berriz ere, hemen gaude tutoretza berri bat erakusteko gogo handiz. Badakizuenez ezer baino lehen, esan beharra dago, bigarren hiru-hilekoa hasi dugula gaur bertan eta hori gai berri bat lantzea esan nahi du, hori dela eta adi kronograma orrialdean jartzen duenari.

Esan bezala baliabide berriak lantzen ikasiko dugu, eta gaur bertan POOPLET erabiltzen ikasiko dugu. 


Gogo haundiz aritu nahi ? Ba goazen..ekin dezagun lanari! 




Ezer baino lehen harpidetu beharko gara gure web orri berri honetara, horretarako hurrengo web orrira sartu eta urratsak jarraitu. http://popplet.com



1. Hasteko ezer baino lehen SIGN UP FOR FREE botoia klikatuko dugu.



2. Bigarren urrats honetan izena, abizena, e-maila, pasahitza, tick-a jarri beharko dituzue, eta behin datu guztiak jarrita dituzue, NEXT klikatu.





3. Lana egiten hasteko MAKE NEW POPPLET klikatu, eta agertzen diren ezaugarriei erantzuna eman




4. Orrialde berri bat agertzen zaigu eta honetan lanaren izena, kolorea jarri beharko dugu, behin esandako guztia jarrita dagoela, MAKE IT SO! klikatuko dugu.


5. Buru mapa egiteko, pantaila erdian bi klick egin beharko ditugu, eta bi klick-ak egin orduko, halako lauki bat agertuko zaigu. Laukian hainbat aldaketa egin ditzakegu, hala nola, koadroaren kolorea aldatu, letraren tamaina aldatu, marrazketa librea egin edota argazkiren bat jarri bai internetetik hartut edota ordenagailutik.

Buru mapan lauki eta gezi gehiago jartzeko, oso erraza da, berdez seinalatutako borobilak aukeratu eta lauki berriak lortuko ditugu.

Lanean gogor aritu ondoren, lan paregabeak lortzeko aukera izango dugu, orduan badakizue ekin ezazue Popplet ezagutzeari!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina