2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

06 TUTORETZA: PHOTOSHOP

06 TUTORETZA: PHOTOSHOP

Kaixo lagunak!

Azken tutoretza da gaurkoa, espero dugu gauza asko ikasi izatea blogg honen bidez, ikusi duzuenez azkenean baliabide digital guztiak erabiltzea oso erraza da, behar dugun gauza bakarra denbora eta sormena dira. 

Gaurko tutoretzan Photoshop erabiltzen ikasiko dugu, photoshop klaseko ordenagailuetan eskuragarri duzue, baina etxean erabili nahi izatekotan, GIMP programa erabili ahal duzue, zein dohanik den eta interneten eskuragarri dagoen.




Photoshop inguruan hainbat tutoretza egon ahal dira, baina tutoretza honetan gauza zehatz bat ikasiko dugu, hots, irudi bat beste irudi batean jarri. Hau da, beste era batera esanda, hondoa oinarritzat hartuta beste argazkiak goikaldean jarri. Baina hitzak hitzak direnez, hobe ikustea azaltzen saiatu garen guztia.

Lehenengo eta behin, argazki bat  lortu beharko dituzue (zuen gaiekin erlazionatuta dagoena), hala nola, Laga hondartza. 


Behin argazkia izanda, beste argazki bat lortu behar duzue, oraingoan, zuen argazkia izan behar da, taldekide guztiak ageri behar zarete (eskatzen dugun oinarrizkoa, irudi gehiago sartu nahi izatekotan primeran), hala nola, gu adibide gisa hurrengoa aukeratu dugu.


1. Behin, argazkiak ditugula, CTRL+N sakatu eta aukeratutako bi argazkiak bilatu, era horretan argazkiak igoko ditugu.
2. Landa delako argazkia, alde batera utzi, eta zuen argazkia hartu, eta luma delakoa, aukeratu eta gorputzaren silueta osoa markatzen joan. 

3. Behin silueta markatuta dagoela, CTRL+V sakatu aukeratutakoa kopiatzeko, eta ordua zelaiaren argazkira joango gara


4. Landako argazkian gaudela ikusi dugu itsatsi egin dela baina argazkia handiegia dela, hori dela eta CTRL+T sakatu eta argazkiaren tamaina aldatzeko aukera izango dugu. 


5. Behin tamaina aukeratuta dagoela, tresnen gunera joango gara eta gezian klikatu, nahi dugun tokira mugitzeko gorputza. (perspektibak landu, proportzioak landu ... klasean jorratutako gauzak garatzeko aukera izango duzue) 



Eta era erraz honetan, gure lana bukatuta egongo litzateke, erraza ez? Ikusten duzuenez urrats gutxi batzuk jarraituta, lan izugarriak egin ditzakegu. Orain zuen txanda da! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina