Jarduerak


Kaixo guztioi! Hemen kurtsoan zehar burutu beharko dituzuen jardueren azalpena aurkituko duzue. Jarduera bakoitzarako pausu eta argibide zehatz batzuk jarraitu behar dituzue, beraz, espero dugu horiek guztiak ahalik eta hoberen azaltzea. Hala ere, edozein zalantza izatekotan, klasean galdetu dezakezue.

1. Jarduera:(irailak 19 - urriak 18):
Lauko taldeetan planeta bati buruzko lana burutu beharko duzue. Horretarako, pausu batzuk jarraitu beharko dituzte:

IRAILAK 19-20:
  1. Lehenengo egunean taldeak eratu eta talde eraketaren akta bete. Irakasleari e-mailez bidali beharko diozue egunean bertan.
  2. Taldean planeta bat aukeratu lana burutzeko.
  3. Informazioaren bilaketa: taldekide bakoitzak interneten planetari buruzko informazioa bilatzean, orri horretako Link-a Delicious-en gorde beharko du. (klaseko saio 1 eta eskolatik kanpo lan egin beharko da)

URRIAK 17-18:
  1. Taldeka informazioaren sailkapena egin eta Glogster-ean informazioa idatzi. Glogster-ean internetaren bidez aurkitutako argazkiak, bideoak etab. jarri beharko dituzue.

URRIAK 22:
  1. Klasearen aurrean burututako lana aurkeztu eta ikasle bakoitzaren Glogster-a klaseko Blogg-ean igoko dute. (saio bat)



2. Jarduera:(urtarrilak 16 - otsailak 28):
Izaki bizidunen eduki multzoa lantzeko taldean lan bat egingo duzue, zeinean teknologia berriak eskainitako baliabideak erabiliko dituzuen, hala nola, Prezi eta Popplet programak. Izaki bizidunen bost erreinuei buruz lauko taldeetan eskema bat egin beharko duzue Popplet programaren bidez. Horretarako hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzue.

  URTARRILAK 16-17:
  1. Lehenengo egunean taldeak eratu eta talde eraketaren akta bete. Irakasleari e-mailez bidali beharko doizuen egunean bertan.
  2. Egokitutako erreinuaren eskema egitea Popplet programaren bidez. Txanelako liburua erabili ahal duzue.

URTARRILAK 27-28:
  1. Talde guztiek sortutako eskema irakasleari emango behar diozue eta irakasleak Prezi programan eskema oso bat sortu beharko du.
  2. Hirugarren saioan, talde bakoitzak irakasleak sortutako Prezi-an sartu beharko dira eta bertan agertutako eskeman bakoitzari egokitutako erreinuaren informazioa bete beharko dute.

3. Jarduera:(maiatzak 2 - maiatzak 23):

Munduko erliebearen eduki multzoa jorratzeko Movie-maker eta Photoshop programak erabili beharko dituzue. Bosteko taldetan zuen inguruko erliebea behatu eta ikertu beharko duzue, bai liburuetan bilatuz, baita internetan informazioa bilatuz ere.  Horretarako hurrengo lau erliebe motak jorratu beharko dituzue: Bizkaiko mendiak, Bizkaiko hondartzak, Bizkaiko ibaiak eta Bizkaiko hiriak. Talde bakoitzak mendi baten, hondartza baten, ibai baten eta hiri baten lana burutu beharko du, baina horretarako bideo bat egin beharko duzue. Lan hau burutzeko, hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzue:

MAIATZAK 2:
  1. Lehenengo egunean taldeak eratu eta talde eraketaren akta bete. Irakasleari e-mailez bidali beharko diozuen egunean bertan.
  2. Hasteko, gunea aukeratu eta gero honen argazkiak bilatuko dituzue googelen edo flicker web orrian.  Argazkiak bilatu orduko,  youtuben eta vimeon bideoak bilatzen hasiko dira. Bideoak deskargatzeko irakaslea atube cacher programaren bitartez lortuko ditu bideo guztiak.

MAIATZAK 22-23:
  1. Behin argazkiak eta bideoak izanda, Movie maker programaren bitartez aukeratutako erliebeak aurkeztu beharko dituzue, abestiak erabiliz testuak erabiliz ... nahi duzuena erabiltzeko aukera duzue, beti ere sormenaz baliatuz.
  2. Photoshop-en egin beharreko lanean, mendia, hondartza, ibaia edo hiria hautatu beharko duzue eta aukeratutako honetan beraien irudia kokatu beharko duzue.  Era berean beraien irudia kokatuz a parte, beste hainbat objektu edo gizaki jarri beharko dituzue. Argazkiak ahalik eta errealago geldi dadin hainbat saiakera egiteko aukera izango duzue.
  3. Behin lana  eginda izanda, klase aurrean bideoa aurkeztuko duzue eta egindako argazkiak klaseko hormaorrian jarriko duzue.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina